2017ko martxoak 21

‘IRAKURRI, GOZATU, OPARITU’: irakurzaletasuna bultzatzeko egitasmoa

Liburutegi publikoekin eta liburu dendekin elkarlanean antolatutako ekimen hau abian izanen da martxoaren 20tik maiatzaren 31ra.

Egitasmo honek helburu du euskarazko liburuak irakurtzea, atseginez eta liburutegi publikoak erabiliz. Adin guztietako irakurleen parte hartzea saritzen du, liburuak erosteko abantaila ekonomikoak ematearekin batera, gure inguruko norbaiti liburu bat opari eman diezaiogun. Nola?

1) Irakurri. Horretarako, plazako liburutegira joan, eta euskarazko edozein liburu maileguan eskatu.

2) Gozatu. Liburua irakurri eta itzultzerakoan, fitxa labur bat beteta, liburuzainak erosketa-txekea emanen dizu, hitzartutako liburu denda batean erabiltzeko. Euskarazko beste edozein libururen prezioaren %35 ordaintzeko aukera emanen dizu.

3) Oparitu liburu bat lagun bati, senide bati, edo zueure buruari.

Irakurri, Gozatu eta Oparitu ekimenak gomendatutako liburu zerrenda bat ere badakar 5 adin tartetan banatua, nahi duenak eskura izan dezan liburuen mundura bidaiatzeko laguntza.

Kanpaina hau martxoaren 20an abiatuko da, eta maiatzaren 31 arte jarraituko du (erosketa-txekeak liburu dendan erabiltzeko epea, ekainaren 10 arte). 50 herrik baino gehiagok hartuko dute parte, eta haien artean dira Altsasu, Antsoain, Aranguren, Arbizu, Areso, Atarrabia, Basaburua, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Goizueta, Imotz, Iruñea, Irurtzun, Etxarri-Aranatz, Lakuntza, Larraun, Leitza, Lizarra, Odieta, Olazti,  Uharte, Ultzama, Urdiain eta Zizur Nagusia.

Eskuorria

Volver arriba