2020eko ekainak 5
Itzultzeak Artikako liburutegi publikoan
Irekiera ordutegitik kanpo maileguan hartutako materialak itzultzea nahi dutenek kanpoko atariaren ondoan dute erabilgai Artikako Liburutegi Publikoko postontzia. Ekainak 12 ostiralera arte (barne) arreta ordutegia 14:00etatik 20:00etara dela gogorarazten du liburutegiak. Ekainak 15, astelehenarekin, udako ordutegia hasiko da bertan (8:30-14:30). Mailegu zerbitzua ekainaren 1etik hasita dago abian, aldez aurretik posta elektronikoz edo telefonoz eskaera eginez edo, nahiago izatekotan, behin liburutegian bertan zerbitzuko arduradunaren laguntzaz.