2017ko ekainak 23
KIROLAREN EGUNA
Kirola eta josteta eskutik helduta
Maiatzaren 20an giro ederra izan zen, bai Berriobeitin bai Artikan, kirolaren inguruko egunean, Berriobeitiko Udalak antolaturik. Haur eta helduak gogoz aritu ziren hamaika ekitalditan, Artikako María Domínguez plazan nahiz Berriobeitiko pilotalekuan. Jendearendako proposamen erakargarrienen artean, Artikako zumba saioa azpimarratu behar da, hogeita hamarren bat lagun aritu baitziren; horrez gain, jumping jarduerak ere ikusle asko bildu zituen, eta haurrek Berriobeitin egindako gimnasia eta judo erakustaldiek ere bai.
Bestalde, 85 haur txirrindularik jokatu zuten maiatzaren 21eko BTT bizikleta proba.