2019ko maiatzak 8
Kokapen berria Artikako garbigune mugikorrerako
Garbigune mugikorra, orain arte, Maiatzeko Plazako Amak kalean egon da, Eroskiren ondoan (lehenago, Caprabo), eta orain, berriz, María Domínguez kalearen oinezkoendako eremuan. Hondakin bereziak asteartean bilduko dira, 9:00etatik 14:00etara.
Hiper Eroskiko aparkalekuan, gainera, badago garbigune iraunkor bat.
Gogoratuko dugu zer eraman dezakegun garbigunera: plastikozko eta aluminiozko kafe-kapsulak; autoetako produktuak; etxeko beste hondakin batzuk, hala nola bonbillak, tresna elektrikoak eta elektronikoak, pilak, bateriak, sakelako telefonoak; etxeko olio erabilia, sendagaiak eta haien ontziak, erradiografiak; etxeko brikolaje hondarrak eta likido kutsagarriak.