Komunikatua lorezaintza zerbitzuaz
Berriobeitiko Udalak, herritar guztiei zuzendutako komunikatu honen bidez, honako hau jakinarazten dizue:
2024ko uztailaren 1etik aurrera, Udalak zuzenean kudeatuko eta gauzatuko du Lorezaintza Zerbitzua; orain arte jarduera hori egiten zuen enpresa pribatuarekin zuen kontratua denboraz eta formaz amaitu da.
Zerbitzu hori kalitate-estandar egokietan garatzeko, Udalak inbertsio handia egin du tresna, makineria eta ibilgailu egokiak eskuratzeko, lan horiek udal langile publikoen eskutik egiteko.
Udal langileen plantillan 4 lanpostu berri sortu dira, kalitatezko enplegu publikoaren aldeko apustu garbia eginez, Udalak zerbitzu publikoen horniketaren eta zuzeneko kudeaketaren erantzukizuna bere gain harturik.
Hori dela eta, udalerriko bizilagunei pazientzia eskatu nahi dizuegu, baita ulertzea ere zailtasunak dituela zeharkako kudeaketatik egun izanen dugun kudeaketa zuzenera pasatzea.
Ahalik eta eperik laburrenean, Udalak zerbitzu publiko hori garatzeko konpromisoa hartzen du, beharreko kalitate-maila betez.