2019ko apirilak 5
KORRIKA GURE ZENDEATIK
Euskararen aldeko lasterketa bitxi hau, apirilaren 4an Garesen hasi da eta Gasteizen bukatuko du, apirilaren 14an.
Gure udalerritik apirilaren 6an pasatuko da, hain zuzen ere, Artikatik, 18:00ak aldera. Udalerriko eremuan bi kilometro egiten ditu Korrikak: 524 eta 525.
Aurreko edizioetan bezala, Udalak erreserbatu du lehenengo kilometroa (524 Km). Ondorengo kilometroa (525 km.) zendeako hainbat eragileren artean erosi da (Kontzejuak, komertzioak eta enpresak, elkarteak…), BES elkartearen dinamizazioarekin.
Hona Korrikan parte hartzera gure gonbitea!
Info +: http://www.korrika.eus/