2024ko martxoak 11

Korrika Artikatik pasatuko da

Larunbatean, martxoak 16, Korrika pasatuko da udalerritik eta horren inguruan hainbat jarduera eginen dira.

Datorren larunbatean, martxoaren 16an, euskararen aldeko herri lasterketak Artikako hainbat kale zeharkatuko ditu.
Zendeako Korrika Batzordeak kilometro bat erosi du (523 Km.) BES elkartearen, Kontzejuen eta Zendeako hainbat enpresa eta dendaren ekarpenekin. Artika herritik 18:00ak aldera pasatuko da. Bestalde eta ohikoa denez, Udalak kilometro bat erosi du, 527 kilometroa, hain zuzen ere. Hau, berriz, 18:25ak aldera Artikaberritik pasatuko da. Hona ibilbide zehatza.
Bezperan, martxoaren 15ean, Korrika Txikia antolatu dute Berriobeitik Berriogoitira. (+info)
Martxoaren 16an bertan, Korrika Batzordeak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Artikan. Goizean, peto-tailerra, Korrika Txiki bat eta kalejira bat izanen dira Artikaberritik Artikako pilotalekuraino eta han herri bazkaria eginen da. (+info)
Halaber, Korrika pasa eta gero, Txolinenea elkarteak txistorrada bat eskainiko du.

Volver arriba