Lanak Artikan
Lanak urtarrilaren 10ean hasiko dira Maiatzeko Plazako Amen kalean, Maria Viscarret kaletik hurbileneko merkataritza-etxadiko espaloia zabaltzeko. Lanek astebeteko iraupena izanen dute eta baliteke trafikoari traba eragitea, eta bereziki, inguru horretan aparkatzeari, zeren, inguru horretako aparkalekuak aldi beterako itxiko baitira, hala kalekoa nola Eroskiko garajekoa.
Egun horietan, halaber, hainbat neurri hartuko dira kale horretan bertan oinezkoen segurtasuna handitzeko eta ibilgailuen abiadurak eragiten duen arriskuari aurrea hartzeko (Maiatzeko Plazako Amak). Zehazki, abiadura moteltzeko lau gailu paratuko dituzte, ”asto bizkar” moldekoak, eta oinezkoendako pasabide goratu berri bat eginen da.
Behin lanak bukatutakoan, lanak María Domínguez kaleko oinezkoendako tartean hasiko dira. Egungo bi plazak batuko dira, plaza jarraitu bat sortzeko. Horren ondorioz, egungo alde asfaltatua desagertuko da, zola espaloien pareraino altxatuko baita, eta zorua bera aldatuko da. Lanak hiru hileko epean eginen dira.