‘LARUNBLAI’ programan izena eman
Eman aukera zure seme-alabari euskaraz egiteko eta ongi pasatzeko!
Larunblai programaren helburua haur eta gazteen hizkuntza ohituretan eragitea da, ingurune informal batean euskaraz erlaziona daitezen.
Arlo horretan trebatutako hezitzaile-talde bat parte-hartzaileen hizkuntza-ohituretan eragiten saiatuko da, jolas eta dinamika dibertigarrien bidez.
Euskaraz ikasten duten Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako haur eta nerabeei zuzendua dago.
Urrian hasi eta maiatzaren bukaerara arte irauten du programak.
Saioak Artikaberrin eginen dira larunbat arratsaldetan (16:30-18:30 ordutegian), hasiera batean, bi astean behin (tartekatuta).
Aurreinskripzioa: urriaren 8ra arte 012 telefonoan.
Ordaindutako plazak konfirmatzea: urriaren 9 eta 10ean 012 telefonoan.
Prezioak:
Saio bat (bi astean behin):
Tarifa arrunta: 35€
Familia ugariak eta guraso bakarrekoak: 24,50€
Saio bikoitza (bi talde sortu eta astero parte hartu nahi izanez gero)
Tarifa arrunta: 69€
Familia ugariak eta guraso bakarrekoak: 48,30€
Eman aukera zure seme-alabari euskaraz egiteko eta ongi pasatzeko!
Informazio gehiago: 674 351 917
Informazio Eskuorria