2020eko apirilak 21

Laster abiatuko da baliabide teknologikorik gabeko haur eskolatuei laguntzeko kanpaina

Berriobeitiko Udalak eta Artikako Kontzejuak kanpaina bat abiaraziko dute bitarteko teknologikorik ez duten haur eskolatuen familiei laguntzeko, online ikasten segi dezaten. Berriobeiti zendean erroldaturik daudenen aldeko ekimena da eta, haren bidez, paperean inprimaturik bidaliko zaizkie bai eskolako lanak bai ikastetxeetatik igortzen ari den materiala. Behin hori guztia inprimaturik, gutun-azaletan sartu eta etxera bidaliko zaie.

Zerbitzua erabili nahi duten familiek agiri bat igorri beharko dute (ahal bada, PDFa) datu pertsonalak eta posta-helbidea emateko.

Artikako bizilagunak

concejoartica@berrioplano.es

Aitzoain, Añezkar, Ballariain, Berriobeiti, Berriogoiti, Elkarte, Larrageta, Lotza eta Oteitzako bizilagunak

trabajoescolar@berrioplano.es

 

Volver arriba