2019ko urtarrilak 9
Lehiaketara atera da Artikako Kultur Etxeko tabernaren kudeaketa
Berriobeitiko Udalak lehiaketara atera du Artikako María de Maeztu Kultur Etxeko tabernaren kudeaketa-zerbitzua emateko lehiaketa. Lizitazio-agiria PLENAn argitaratu da, hau da, Nafarroako Lizitazio Elektronikorako Plataforman, eta eskaintzak ere haren bidez aurkeztu beharko dira.
Eskaintzak aurkezteko epea urtarrilaren 21era arte egonen da zabalik, egun hori barne. Informazioa esteka honen bidez dago eskuragai: https://plataformalicitacion.navarra.es:8443/sede/licitacion/licitaciones/detalle?id=510923
Taberna itxita egonen da prozesua ebatzi arte; urtarril eta otsailean, ziurrenera. Bitartean, instalazioak eta altzariak hobetu eta mantentzeko lan orokorrak eginen dira.