2017ko martxoak 27

Liburutegi ibiltaria

v:* {behavior:url(#default#VML);} o:* {behavior:url(#default#VML);} w:* {behavior:url(#default#VML);} .shape {behavior:url(#default#VML);}

Mugikortasun eta irisgarritasun arazoak dituzten pertsonei Berriobeitiko Liburutegi Publikoaren zerbitzua errazte aldera, etxean materiala jasotzeko mailegu-zerbitzua ematen hasiko da liburutegia.

Zerbitzu hau erabiltzeko eskakizunak hauek dira:

  • Udalerriko herriren batean bizitzea.
  • Nafarroako Liburutegien erabiltzaile txartela izatea edo, zerbitzua erabiltzen den lehenengo aldian erabiltzaile txartela egitea.
  • Egiaztatu Artikako Liburutegira joateko zailtasunak dituela, mugikortasun murriztua izateagatik (gaixotasunen, desgaitasunen, adina eta bestelako motiboen ondorioz).

Eskaera horrela egin beharko da:

  • Posta elektronikoz (bibliarc@navarra.es) edo 948 382 622 telefonoan.
  • Maileguan hartu nahi den materiala zehaztu.
  • Helbidea, herria eta telefono zenbakia jarri.

Interesa duten pertsonek Artikako liburutegian dagoen materiala ikusteko, Nafarroako Liburutegi Publikoen onlineko katalogoan begiratzen ahal dute, webgune honetan: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Turismo+ocio+y+cultura/Bibliotecas/default1.htm.

Materiala udal langileek banatu eta bilduko dute asteazkenetan, goizeko 10:00-11:00 bitartean . Eskaeraren arabera, ordutegia luza liteke, orduari zein egunei dagokienez.

Volver arriba