2016ko uztailak 18

MARÍA DOMÍNGUEZ KALEKO ZATI BATEN PEATONALIZAZIOA

Uztailaren 18ko astean ekingo diogu Maria Dominguez kaleko zati baten peatonalizazioari. Honen xedea Artika Berriko aisialdi-eremuaren erdigunea hobetzea da, Maria Dominguez kaleak zeharkatzen duen plazaren bi aldeak lotuz. Horretarako beharrezkoa da ibilgailuen trafikoak eragindako oztopoa gainditzea, helduek eta bereziki haurrek ezustekorik eta istripu- arriskurik gabe gozatzeko toki zabalagoa izan dezaten.
Gure iritziz, neurri honekin bizi-kalitatea hobetuko da, kale-egitura hobeto egokituko zaie oinezkoen beharrei, merkataritzari dinamikotasun handiagoa emango diogu eta, azken finean, plaza gune erakargarriagoa bihurtuko da.
Jakin badakigu peatonalizazioak eragozpenak ekar ditzakeela, batez ere aipatutako eremua ohiko sarbide ala irteera dutenentzat, hemendik aurrera ibilbidea aldatu beharko baitute. Gehiengoaren onurari begira abantailak desabantailak baino gehiago direla pentsatzen dugu, baina argi dugu trabak sor daitezkeela eta, ahal dugun neurrian, haiek konpontzen edo gutxitzen saiatuko gara.
Horrexegatik, aldaketa ez da behin betikoa eta aldatzeko aukerarik gabea izango. Gure konpromisoa 2017an zehar Artikako herritarrei peatonalizazioari buruzko galdeketa egitea da, eta hartutako erabakiaren arabera plazaren berrikuntza orokorrari ekitea edo oraingo egoera berreskuratzea. Bitartean aipatutako kale-eremuaz ahalik eta gehien gozatzea espero dugu, eta sortutako eragozpenak lehenbailehen txikiagotu daitezela.

Volver arriba