Mintzakide: euskara praktikatzeko programa
Zer da Mintzakide?
Mintzakide euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituen programa da.
Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartzen dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).
Euskaraz aritzeko ohitura, trebetasuna eta erraztasuna lortu nahi dutenekin eta euskaraz normaltasunez aritzen diren laguntzaileekin mintzapraktika taldeak antolatzen ditugu.
Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:
– Euskaraz komunikatzeko gai izatea
– Astean ordubetez elkartzeko prest egotea.
Mintzakideak bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan arituko dira hizketan eta pixkanaka somatuko dute mintzapraktikaren efektua.
Euskara bizi, erabili!
Bidelagun eta bidelariak berriz irtengo dira karriketara, astero berriketan goxo aritu eta elkarrekin esperientzia aberasgarriak bizitzeko. Eta bizi ditugun une berezi hauetan, jakina, elkar zaintzari bereziki erreparatuko diogu, beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartuz.
Eta, aurrez aurre aritzen diren taldeez gain, Koronabirusa dela eta, Mintzakide taldeak online egiteko aukera ere eskainiko dugu ikasturte honetan.
Izen ematea
Izena emateko beharrezko informazioa https://irunerrikomintzakide.eus webgunean aurki daiteke edo 664496509 telefonoan. Bestela ere, udal Euskara Zerbitzura jo.
Izena emateko epea irekia dago azaroaren 15era arte.