‘Mintzakide’ programa, euskara praktikatzeko
MINTZAKIDE: EGIN JAUZI!
Euskara dakizu, euskara ikasten ari zara, baina ez duzu norekin praktikatu?
Euskara ikasten ari direnei lagundu nahi diozu, beraiekin solas egiten?
Mintzakide programaren bidez aukera izenen duzu zure euskara hobetzeko eta edo ikasten ari direnei laguntzeko.
Euskaraz mintzatzeko talde txikiak osatuko ditugu, astean behin elkartzeko.
Mintzakide ohiko bi talde iluntzean biltzen dira (bat Artika Berrin eta beste bat Aitzoainen)
Bestetik, Artika Berrin, gurasoen talde bat antolatu nahi dugu, euskara praktikatzeko haurrekin parkean dauden bitartean (edo aterpean eguraldia txarra denean).
Izena emateko epea urriaren 28ra arte egonen da zabalik, Udaleko Euskara Zerbitzuan edo Mintzakideen bloglean .
Informazio gehiago:
Topagunean (674351719, mintzakide@topagunea.com)
Udaleko Euskara Zerbitzuan (948303129/634515384, euskara@berriobeiti.eus).