Mintzakide: euskara praktikatzeko programa
Euskara praktikatzeko beharrik baduzu, hauxe da zuretzat moduko programa. Mintzakide euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituen programa da.
Zer da Mintzakide?
Mintzakide euskaraz hitz egin ohi duten pertsonak euskaraz egin nahi duten pertsonekin elkartzen dituen programa da.
Funtzionamenduari dagokionez, parte hartzaileen artean talde txikiak egiten dira eta astean behin ordu betez beraien aisialdi garaian elkartzen dira paseoan, kafetegian, parkean… euskaraz aritzeko, euskaraz bizitzeko.
Bi modutara parte har daiteke, euskara praktikatuz (bidelaria) eta euskara praktikatzen lagunduz (bidelaguna).
Parte hartzeko bi baldintza bete behar dira:
– Euskaraz komunikatzeko gai izatea
– Astean ordubetez elkartzeko prest egotea.
Mintzakideak bospasei laguneko taldetan elkarturik, adiskide giroan arituko dira hizketan eta pixkanaka somatuko dute mintzapraktikaren efektua.
Aurtengo berrikuntza: zaletasunen inguruko taldeak
Zaletasunen inguruan taldeak antolatuko dira: joskintza, antzerkia, mendi taldea eta zeuk proposatutako zaletasunen inguruan taldeak egiteko aukera legoke ere.
Izen ematea
Izena emateko beharrezko informazioa https://mintzakide.eus/ webgunean aurki daiteke. Bestela ere, udal Euskara Zerbitzura jo.
Izena emateko epea irekia dago urriaren 31ra arte.