2018ko urriak 4
Mogotes aldeko lorategiak birmoldatuko dira
Udalak Mogotes aldeko lorategiak birmoldatzeko lehen fasea eginen du aurten. Paisaia-proiektua PAITSAGE enpresak prestatu du, eta hasierako fasean, mahasti eremu bat eta zuhaixka fruitudunen eremu bat paratuko dira; halaber, mahastia eta fruta-arbolak landatuko diren lursailen mugetan zuhaixkak jarriko dira, eta zuhaixka gehiago ere zakurrendako eremuan.