2015eko ekainak 26
MUSIKA ESKOLAK MANKOMUNITATEA OSATU DU
Artzibar, Auritz, Erroibar, Esteribar eta Luzaidek Mankomunitate bat osatu dute, kultur arloko zerbitzuak emateko eta kudeatzeko; zehazki,
Orreaga musika eskola kudeatzeko. Orain, Mankomunitatea arautzeko estatutuak prestatu behar dira. Horrela, Berriobeitiko Udalari dagokionez, alkatea eta Kultur Batzordeko burua izanen dira estatutu proiektua lantzeaz arduratuko den batzarreko kide.