Obra abisua Aitzoainen eta Berriogoitin
Hemendik gutxira, Aitzoaingo Ultzama zeharbideko obrak hasiko dira, Ilargi enparantzaren parean. Lanak, zehazki, Oronsospe auzora sartu eta handik ateratzeko dagoen oinezkoen babesgunean eginen dira. Honako lan hauek, hain zuzen:
- Eskola-autobuserako geraleku bat moldatzea.
- Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen dituen zaborrontziak kokatzea.
- Hondakin organikoak konpostatzeko auzo eremu bat sortzea.
Halaber, oinezkoendako pasabidea aldatu, eta semaforo sakagailudunak paratuko dira, ibilgailuen abiadura moteltzeko eta oinezkoen segurtasuna handitzeko, babesgunera pasatzean.
Obrek dirauten bitartean (bi hilabete baino gutxixeago), baliteke eragozpenak eragitea bide horretan ibiltzen diren oinezkoei eta ibilgailuei, baita auzokideei ere. Nolanahi ere, traba horiek guztiak ahalik eta gehien gutxitzen saiatu, eta trafikoan eginen diren aldaketak adieraziko dira.
Bestalde, errepideak drainatzeko sistema paratzeko lanak eginen dira Berriogoitin, Iruñerriko Mankomunitateak gainbegiraturik eta koordinaturik, eta eragina izan dezakete garraio publikoak herri horretan duen azken geralekuan. Lanak berehala hasi, eta astebete edo bi iraunen dute. Beharrezkotzat jotzen bada, eta erabiltzaileak segurtasun handiagoa izan dezan, baliteke garraio publikoko geralekua bestaldera eramatea; hala bada, argibide guztiak geralekuan bertan emanen dira.