2021eko urtarrilak 14

‘Parkelaguna’ programa, euskara praktikatzeko beharra duten gurasoentzat

Euskaraz hitz egin nahi dutenei mintzatzeko aukerak ematen dizkien programa da Parkelaguna, gurasoak eta 0-5 urte bitarteko haurrak elkartzen dituena.

Parkelaguneko kideek gutxieneko maila bat behar dute hizketan aritu ahal izateko (B1etik aurrera), eta, jakina, euskaraz erraztasunez egiten duten helduek ere atea zabalik dute, besteentzako bidelagunak izanen baitira.
Astean behin elkartzen dira, haurrak parkean edo jolasten duten bitartean, gurasoen artean euskaraz solas egin ahal izateko. Eguraldiak hala eskatzen duenean, udal areto bat dute biltzeko.
Hilean behin, tailer monografiko gidatuak eskainiko dira, haurrekin batera jolas giroan egoteko.

Izena emateko epea urtarrilaren 29ra arte irekia dago.

Izena emateko eta/edo informazio gehiago eskuratzeko: aepalza@topagunea.eus – 674 351 917.

Urtarrilaren 19an saio ireki bat eginen da, interesa duenak programa ezagutu ahal izateko.

Volver arriba