2020eko apirilak 8

Pertsona maiteei agur esatea

Alarma-egoerak koronabirusari aurre egiteko ezarritako isolamenduaren ondorioz, senitartekoek ezin dute agur esan, orain arte bezala. Horregatik, Udalak komunikazio tresna digital bat eskaini nahi die herritarrei,maite dituzten pertsonenganako maitasun- eta min-sentimenduak adieraz ditzaten.

Nahi duten guztiek agur-mezua argitara dezakete Udalaren web orrian. Horretarako, zure idatzia posta elektronikoren bidez bidali behar duzu: ayuntamiento@berrioplano.es.

Volver arriba