2022ko abuztuak 30
Terrazek bete beharreko ordutegi-mugak gogorarazi ditu Udalak
Jasotako kexen ondoren, Udalak gogorarazi du terrazak erabiltzeko ordutegia 9:00etatik 23:00etara mugatuta dagoela. Ordutegi hori ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan ordubetez luzatu ahal izango da urriaren 1etik apirilaren 30era bitartean, eta bi orduz maiatzaren 1etik irailaren 30era bitartean.