2017ko otsailak 27

Udal Zerbitzu Anitzetako lan-taldea handitu. Aurreikusitako esku-hartzeak.

IMG_0079Nafarroako gizarte-enpleguaren programaren bidez, udaleko Zerbitzu Anitzetako taldea indartu da eta egun dauden hiru udal langileekin batera, beste lau pertsona arituko dira.

Horietako bi 12 hilabetez arituko dira lanean eta beste biak 6 hilabetez. Ekainetik edo uztailetik aurrera, aipatutako programaren bidez, beste bi pertsona sartuko dira eta 6 hilabetetarako.
Aurrekoarekin batera, urtean zehar beste hiru pertsona sartuko dira lan-taldean, Mankomunitateko Gizarte Zerbitzuaren eskutik. Horrela, gizarte-enplegu programen helburu sozialak laguntzeaz gain, udal honek duen egiturazko gabezi bat estaliko dugu. Izan ere, udal langile falta daude, bereziki hiritarrentzat garrantzi handikoa den Zerbitzu Anitzen arloan.
Lehenengo lau langile hauek hasi direnetik ageriak dira ematza. Bereziki nabarmentzekoak dira egin den edo epe laburrean eginen den hainbat esku-hartze:
  • Artikan egindako oinezkoen pasabidea, Akitaniako Leonor kalean eta Maria Viscarreteko bidegurutzean (Iruñerako errotonda pasa eta gero). Margoketa eta seinaleztapena zerbitzu anitzetako langileek egiten dute eta espaloien zintarrien hozkadura kanpoko enpresa batek eginen du.
  • Lotzako plazaren konponketa, mugituak ziren galtzada-harriak berriro jarri eta finkatu. Batzuk autoak eta autobusak igarotzeagatik mugituak ziren eta beste batzuk zuhaitzen sustraiak altxatuak.
  • Artikan zegoen pasabide biziatu bat egokitu. Maiatzeko Plazako Amak kalearen ingurune komertzialaren bukaeran dagoen belardian oinezkoen halako bidexka sortzen joan da eta euriekin lokatzaz beterik zegoen.
  • Artikako pasabidearen eskubandaren altuera igo. Esku-hartze hau otsailaren 27ko astean eginen da eta goizetan pasoa moztuko da tarteka.
  • Lotzako eta Larragetako zaborrontzien gunea egokitu, Iruñeko Mankomunitateak ontziak aldatu dituelako.
Aldi berean, beste hainbat esku-hartze eginen da, Prebentziozko Mantentze Plan barruan  beste kontzejuetan antzeman diren beste arazo batzuk zuzentzeko.
Volver arriba