2020eko apirilak 23
Udalak dolu ofiziala ezarri du koronabirusen biktimengatik eta dolu-xingola beltza ipini du banderan
Alkatetzaren ebazpenaren bidez, Udalak erabaki du Berriobeitin dolu ofiziala ezartzea “COVID-19 koronabirusaren hedapenaren ondorioz gertatzen ari diren heriotzen aurrean hiriak izan duen minaren testigantza gisa, pandemiaren biktima guztiak gogoratzeko eta familia eta pertsona maiteekiko elkartasuna adierazteko,
Dolu-seinalez, udaletxeko fatxadako banderan dolu-xingola ipini du Udalak.
Dolu ofizialaren ezarpenak zein krespoi beltzek alarma-egoerak irauten duen bitartean iraungo dute, edo, bestela, Alkatetzaren dekretu berri bat egin arte.