2018ko abuztuak 24

Udalak gazteen parte-hartzea bilatzen du

Hurrengo hilabeteetan Gazteria eta Kirola udal Zerbitzuak Berriobeitiko gazte diagnostiko parte-hartzailea egingo du gazteen ikuspuntuak eta beharrak ezagutzeko eta hortik aurrera lan egiten hasteko.

Horrela, Gazteria eta Kirola udal zerbitzu berriak hurrengo urteetan garatuko dituen gazte politiketan gazteen parte-hartzea bermatu nahi du.

Prozesu honetan, hementxe daukazu zure iritzia emateko leheneno aukera. Minutu bakar batean erantzun dezakezu diagnostikoan zehar landuko diren gai ezberdinen inguruko galdetegia:

GAZTERIA GALDETEGIA (14 eta 30 bitarteko pertsonentzat)

Galdetegietan esandakoarekin, udalaren eta udal teknikarien informazioarekin tailer parte-hartzaileak egingo dira. Tailer hauetan Berriobeitiko gazteek pentsatzen dutena amankomunean jarri eta haien behar eta eskakizunak adierazteko tartea egongo da. Animatu eta etorri zaitez zure iritzia ematera.

Hauxe izango da tailerren edukia:

ZEINTZUK DIRA BERRIOBEITIKO GAZTEEN BEHARRAK?

Irailak 5, 18:00etan Artikan (Artigune 1ean, Akitaniako Leonor kalea, 30)

Irailak 6, 18:00etan Berriobeitin (Erabilera anitzeko eraikineko gela)

NOLAKO HERRIA NAHI DUGU GAZTEOK?

Urriak 2, 17:00etan Artikan (Artigune 1ean, Akitaniako Leonor kalea, 30)

Urriak 3, 17:00etan Berriobeitin (Erabilera anitzeko eraikineko gela)

 

Volver arriba