2024ko urriak 3
Udalaren eta Ballariaingo Kontzejuaren arteko lankidetza hitzarmena
Berriobetiko Udalak eta Ballariaingo Kontzejuak hitzarmena sinatu dute Ballariaingo poligonoan dagoen areka bat (134. lursail) konpontzeko. Areka horrek ez du mantentze-lanik eta arazoak sortzen ditu.
Udalak, udal langileen bitartez, sastraka kenduko eta jarduketa eremuan dauden zuhaitzak (seguruenik bi) moztuko ditu. Horretaz gain, arekaren malda egingo du eta lurra prest utziko du ondoren hormigoitzeko.
Bestalde, Ballariaingo Kontzejua arduratuko da areka hormigoitzeaz.
Hitzarmena 2025eko abuztuaren 31ra arte egongo da indarrean.