‘LARUNBLAI’ programa itzuli da
Larunblai programaren helburua haur eta gazteen hizkuntza ohiturak azpimarratzea da, ingurune informal batean euskaraz erlaziona daitezen.
Arlo horretan trebatutako hezitzaile-talde bat parte-hartzaileen hizkuntza-ohituretan eragiten saiatuko da, jolas eta dinamika dibertigarrien bidez.
Ohiko programa urrian hasiko da, baina, orain, martxotik maiatzera hainbat saio eginen ditugu -datak eskuorrian- Larunblairen dinamika ezagutzeko aukera emateko.
Parte-hartzaile kopurua mugatua da eta orain izena ematen dutenek lehentasuna izango dute hurrengo ikasturterako.
Saioak larunbat arratsaldetan eginen dira (16:30-18:30 ordutegian), aste batean Berriobeitin eta beste batean Artikan. Hala ere, nahi duenak bi lekuetara joan ahal izanen du (plaza libreak badaude).
Izena emateko epea: martxoaren 12ra arte
Eman aukera zure seme-alabari euskaraz egiteko eta ongi pasatzeko!
Informazio gehiago: 674 351 917
Informazio eskuorrria