2021eko maiatzak 27
Wifi publikoa instalatuta dago Artikan
RiDom enpresak amaitu berri du Artikako kontzejuan sarbide publikoa eta doakoa izango duen wifiaren instalazioa. WiFi bidezko doako sarbidea gune hauetan egokitu da: Artika (Kultur Etxea eta inguruko parkea – Maeztu parkea), Artikako igerilekuen kanpoaldea, Artika Berria (oinezkoentzako plaza), Artika Berria (pista).
Maiatzean Artikan wifia instalatuta, kontzeju guztietan wifiaren instalazioa amaitzen da.
