2018ko maiatzak 30
Zabalik dago Musika Eskolan matrikulatzeko epea
Epea ekainaren 5a arte egonen da zabalik, ikasle berriek Musika Eskolan izena eman dezaten.
Interesdunek matrikula egiteko inprimakia behar dute. Hona non dagoen eskura:
- Udalaren webgunetik jaitsita.
- Eskolan bertan jasota, 16:00etatik 21:00etara.
- Eskolako posta elektronikoan eskatuta (orreagamusika@gmail.com).
Inprimakia bete eta Musika Eskolan bertan aurkeztu behar da, 16:00etatik 21:00etara. Bestela, eskaneatu eta orreagamusika@gmail.com helbidera igorri behar da.
Matrikulak 40 euro balio du eta, hori ordainduta, lekua erreserbatuko da. Matrikula-inprimakia aurkeztean, ordainagiria erakutsi beharko da. Zenbateko hori urteko matrikularen aurrerapena da eta apirileko ordainagiritik kenduko da. Leku-erreserba gauzatzen ez bada, zenbateko hori ez da itzuliko.
Matrikulei eta matrikula-inprimakiari buruzko argibideak hementxe dituzu deskargatzeko.