2019ko urtarrilak 25

Zerrendak Arkitekto Tekniko posturako

Geldirik dago Arkitekto Tekniko lanposturako zerrendak osatzeko prozesua, ebazpen judizialaren zain. Horregatik, ezin da jakin noiz argitaratuko den behin betiko zerrenda, eta azterketa noiz eginen den.

Izan ere, errekurtsoa jarri zen 2018ko plantilla organikoaren kontra, Nafarroako Administrazio Auzitegian. Ondoren, auzitegiak euskara postu horretan jakin beharra ezabatu zuen. Udalak auzitegiaren ebazpenaren aurka jo zuen administrazioarekiko auzi-jurisdikziora, ebazpena bertan behera uztea eskatzeko.

Udala, beraz, ebazpen judizialaren zain dago, euskaraz jakin beharra baldintzen artean jarri behar duen ala ez jakiteko, prozesuari jarraipena emate aldera.

Volver arriba