2025eko martxoak 19
Zuhaitzak landatzeko auzolana: martxoak 22, Artikan
Udaleko lorezaintza zerbitzuak eta Lur Bizi elkarteak auzolan bat antolatu dute zuhaitzak eta zuhaixkak landatzeko, landare-hesi bat osatu nahi baita Artikan martxoaren 22an, 11:00etan. Topaketa Artikaberriko kirol pistan izanen da eta handik landaketa egingo den eremura joango da taldea.
Egun aproposa, beraz, gure ingurunearen jasangarritasunaz sentsibilizatuak daudenek aisia egun ireki batean parte hartzeko. Etorri eta, lorezaintzako eskularruak badituzu, eraman itzazu!