2018ko irailak 27
Zure iritzia jakin nahi dugu
Udalak parte-hartze prozesua ireki du Berriobeitiko Udaleko kirol-instalazioak eta pilotalekuak arautzen dituen ordenantza berria lantzeko.
Ordenantza honekin, batez ere, Artikako pista berria, Añezkarko pilotalekua eta Berriobeitiko multi kirol pista arautu nahi dituzte, baina baita etorkizunean martxan jarriko diren kirol-instalazioak ere.
Hori lortzeko, ordenantza onartu baino lehen, parte-hartze prozesua ireki du Udalak. Zure iritzia emateko epea urriaren 15era arte zabalik izango da eta parte hartzeko bi modu daude: Udaletxean eskari orokorrearen bidez edo posta elektronikoaren bidez (ayuntamiento@berrioplano.es).