OBRAK
Albisteak
Hobekuntzak Artikako Kirol Hirian.
Udalak ontzat jo ditu Gesport enpresa esleipendunaren proposamenak, Artikako Kirol Hiriko instalazioak hobetzeko. Hobekuntzak, zehazki, errelekuetan eta kanpoaldeko tabernan eginen dira, erabiltzaileek uda honetan ikusiko duten bezala. Horrela, hamabi mahai paratzeaz gain, tabernako alde bateko beiratea kenduko da, erabat aire zabalean egon dadin, eta jendea ez irristatzeko moduko zola jarriko da eremu guztian. Horrez gain, ehun armairutako barne sarrailak aldatu (ondoren, aldika, gainerako armairuetakoak), eta ekainean, erabiltzaileek egindako bi eskari nagusi abiaraziko dira: haurrendako parkea eta, itzal eremuak.