ONDARE MATERIAGABEA
Albisteak
Gure adinekoen omenezko ekitaldi hunkigarria
Joan den maiatzaren 6an, 200 lagun inguru elkartu ziren María de Maeztu Kultur Etxean, udalerriko ondare materiagabearen bilduma aurkezteko ekitaldian. Labrit Multimedia enpresak egindako bideo-lana eman zen, 50 minutukoa, gure herrietako 51 gizon-emakumeren lekukotasuna bildu duena. Guztiek ere argibide baliosa eman dute gure jendearen ohiturez, bizimoduez eta gure herrien ezaugarriez. Ekimenaren sustatzai-leak Udala, NUP eta Labrit Multimedia izan dira. Aurkezpenaren ondotik, otamena zerbitzatu, eta hainbat
talde-argazki egin ziren. Bideoan agertzen diren gizon-emakumeek CD bana jaso zuten, eta horren barruan, haietako bakoitzari egindako elkarrizketa osoa.