‘Parke-lagun’ programa berriro abiatzeko saiakera
Albisteak
Zer da ‘Parke-lagun’? Programa honek aukera ematen dizu euskara praktikatzeko haurrekin parkean zauden bitartean.
Gurasoa zara eta haur txiki bat duzu?
Euskalduna zara?
Euskara pixka bat dakizu, baina ez daukazu norekin praktikatu?
Programan hasi ziren gurasoak, haurrak koxkortu ahala uzten joan dira eta orain, haur txikiak dituzten guraso berriak behar ditugu programarekin jarraitzeko.
Programan izena eman edota programa ezagutu nahi dutenentzako, saio ireki bat antolatu dugu, eskulan tailer batekin. Interesaturik bazaude etorri!
Martxoak 1, 17:00etan, Artikako Artigune I Udal Aretoan (Akitaniako Leonor 30, Haur Eskola ondoan)