Taberna eta kafetegietako terrazen ordutegiak Berriobeitin
Destacados en portada
Berriobeitin 9:00etatik 23:00etara erabil daitezke terrazak, eta ordubete gehiago luzatu ahal izango dira ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan. Udaberriko eta udako denboraldian (maiatzaren 1etik irailaren 30era), luzapen hori bi ordukoa izango da lehen aipatutako gauetarako.
Terrazen muntaketa eta funtzionamendua ezin izango dira 9:00ak baino lehen hasi.
Udalak egun berezietan erretiratzeko ordutegi malguagoa baimendu ahal izango du, adibidez, herriko jaietan. Bestalde, terrazaren batek alderdi soziologikoei, ingurumenari edo hirigintzari eragiten badie, ordutegia murriztu ahal izango du.
30 minutu daude terrazak altxatzeko, ezarritako ordutegia amaitu ondoren.
Terrazen osagaiak lokalaren barruan biltegiratuko dira. Hori ezinezkoa bada, ordenan jasoko dira establezimenduaren fatxadaren ondoan, bide publikoa ahalik eta gutxien okupatzeko moduan.