TOKIKO INBERTSIOETARAKO PLANA
Albisteak
421.000 euro kontzejuentzat
Nafarroako Gobernuak Tokiko Inbertsioetarako Plana onetsi du 2017-2019 urteetarako. Plan horretan bada “Libreki zehaztu beharreko” inbertsoen atala, hau da, kontzeju bakoitzari dagozkion kontusailak. Ez da diruz laguntzen inbertsio zehatz bat, baizik eta kontzejuak berak erabakitzen du zertan inbertitu Gobernutik jasotako dirua. Diru gehiago edo gutxiago da, kontzeju bakoitzaren biztanle kopuruaren arabera. Horrela, Aitzoainek 38.605,84 euro jasoko ditu; Añezkarrek, 27.458,93; Artikak, 150.000 Ballariainek, 20.545; Berriobeitik, 46.080,32; Berriogoitik, 54.159,67; Elkartek, 20.545; Larragetak, 21.971,89; Lotzak, 20.934,96; eta Oteitzak, 20.718,94.
Dirua 2019an ordainduko da.