Udal egutegirako III. argazki lehiaketa
Albisteak
Udalak Argazki Lehiaketaren hirugarren edizioa antolatu du. Irabazleek 2023ko udal egutegia ilustratuko dute eta doan banatuko da auzotarren artean. Berriobeitin erroldatuta dauden 26 urtetik gorako herritarrei zuzendutako lehiaketa honek 50 euroko hamabi sari ditu.
Egile bakoitzak lan bat aurkeztu ahal izango du. Estiloa eta teknika askeak izango dira, eta eskatzen den baldintza bakarra da irudiek udalerria osatzen duten hamar herrietako edozein bizitza edo paisaia islatzea. Argazkiek argitaragabeak izan behar dute, eta lehiaketan parte hartzen duen pertsonaren titulartasuna/jabetza izango dute.
Proposamenak azaroaren 4eko 14:00ak baino lehen aurkeztu behar dira Udaleko Erregistroan.
Kontsultatu OINARRIAK.