Udalak ingurumenaren aldeko neurriak hartu ditu

Albisteak

Udalak, dagoeneko, lehen neurriak hartu ditu ingurumenaren alde, arlo hori bultzatzeko ahaleginarekin bat. Lehen neurria udaleko energia hornidurari dagokio. Horren barnean eraikin publiko guztiak daude, bai eta industrialdeetako argiztapena ere. Goiener kooperatiba arduratuko da udala energia hornitzeaz, lehiaketa irabazi baitu. Iturri berriztagarrietatik heldu den energia izanen da, eta urte osoan, hitzaldiak eta tailerrak antolatuko ditu, energia mota hori zer den, zer ezaugarri dituen eta nola eskuratu daitekeen herritarrei azaltzeko. Izan ere, hori guztia lehiaketan aurkezteko baldintzen artean zegoen, Udalak halaxe erabakita.

Udalak, halaber, beste neurri bat hartu du, auto elektriko bat erosiko baitu, hori lagungarria izanen baita gas kutsagarri gutxiago aireratzeko. Auto elektrikoa argindarrez kargatzeko tokia udalaren garajean jarriko dute.

 

 

Volver arriba