Urriaren 26an, astelehenarekin, berriro ekingo zaie udaleko ikastaroei
Albisteak
Konorabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako murrizketen ondorioz, Udalak pasa den astean udaleko ikastaroak bertan behera utzi behar izan zituen. Aldaketa batzuk egin ondoren, urriaren 26an, astelehenarekin, berriro ekingo zaie zuzendutako jarduerei eta kirol-hastapeneko eskolei. Arauak bete ahal izateko, taldeak ezin izango dira 6 lagunetik gorakoak izan, eta jarduera guztiak 21:00etan bukatuko dira. Bestalde, errotazio-egutegi bat egin da ahalik eta klase gutxien galtzeko. Kasu batzuetan ordutegia aldatu da eta beste batzuetan monitore kopurua handitu da.
Kontsultatu jardueren egutegi berria.