ZENDEAREN EGUNA
Folklorea, Festak, Erromeriak
Udalerriko jendea elkartzeko eguna da Zendearen Eguna. Hamar herrietako auzokideen biltzarra baita. Irailaren bigarren hamabostaldian egiten da, larunbatez. Ospakizuna herriz herri egiten da, festa Zendea osokoa dela nabarmentzeko. Egun osoan izaten dira ekitaldiak, eta jende guztiarentzat izaten dira.