ZERBITZU BERRIA: FAMILIARENDAKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA ETA PSIKOLOGIKOA
Destacados en portada
Urtarrilaren 18an, Juan María Albizuk, Berriobeitiko alkatea, eta Raúl Maízak, Berriozarko alkatea, bi udalen arteko hitzarmen bat sinatu zuten, Berriozarko udalak egun eskaintzen duen zerbitzua Berriobeitiko herritarrei ere zabaltzeko.
Familia eremuko aholkularitza juridikoa eta psikologiko zerbitzu hau duela hainbat urte eskaintzen da Berriozarko berdintasun arlotik eta emaitzak oso onak izan dira. Hori horrela, zerbitzu horretan gehitu ziren Itza eta Txulapaingo udalak eta, hemendik aurrera, Berriobeitiko herritarrei ere arreta emanen zaie.
Aholkularitza juridikoan honako zerbitzu hauek eskaintzen dira:
- Familia arloko zuzenbidean aholkularitza: Banantzea, Dibortzio, Izatezko bikoteak…
- Aholkularitza: ezkontza-kapitulazioaz eta Ezkontzaren ondasun-eraentzaz, ezkontza-sozietatearen likidazioaz.
- Testamentuak eta oinordetzak.
- Atzerritartasuna: bizileku-baimenak, kanporatze aginduak…
- Auzi penalak:
- Tratu txarrak, erasoak, sexu-abusuak, mehatxuak…
- Orokorrak: familia arloarekin loturik ez dauden arazoekin.
- Zuzenbide zibila: alokairuak, diru kopuruen erreklamazioak…
- Doako justizia izateko eskubideaz informazioa.
Aholkularitza psikologikoak honako kasuak hartzen ditu barne:
- Doluak, banantzeak, bizitzan emandako aldaken aurrean egokitzapenak (langabezia, lan aldaketak…).
- Genero indarkeria jasan edo jasaten aritu izana.
- Bazterketa arriskuan egotea, egoera ekonomikoa, etnia, migrazio edo sexu-orientazioa direla eta.
- Arreta berezia horrelakoak jasan edo jasaten ari diren emakumeei: bazterketa, tratu txar fisikoak eta/edo psikikoak, sexu-erasoak, sexu-jazarpena, moobing…
Bi zerbitzuak aurretiko hitzorduaren bidez eskaintzen dira. Hitzordua 948 30 16 31 telefonoan eskatu beharko da (Berriozarko udaleko berdintasun arloa), ahal bada 8:00etatik 15:00etara ordutegian, astelehenetik ostiralera. Ordutegi horretatik kanpo deituz gero, erantzungailuan mezu bat utz daiteke, izena eta telefonoa utziz.
Aurrez aurreko arreta Berriozarko udaletxean ematen da, ordutegi hauetan:
- Aholkularitza juridikoa: asteazkenetan 10:00etatik 14:00etara.
- Aholkularitza psikologikoa: asteazkenetan 8:00etatik 15:00etara; ostegunetan 8:00etatik 10:00etara eta 12:00etatik 15:00etara. Arratsaldeko ordutegian behar izanez gero, aukera legoke, baina hala adierazi beharko da hitzordua hartzerakoan.