Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdi publikoa: 2020/2021 ikasturtea

Convocatorias

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena. Haren testu osoa hemen ikus daiteke eta hemen aurkeztu beharreko eskari-eredua.

Laburpena

1. Xedea.
Deialdi honek arautzen dituen beken xedea da euskara ikasteak sortzen dituen gastuak, neurri batean, finantzatzea.
2. Eskabideen aurkezpena eta aurkeztu beharreko agiriak.
Eskabideak Udaleko Erregistroan aurkeztuko dira, atzeraezinak diren epe hauen barruan: 2020ko azaroaren 13tik 30era, eta 2021eko ekainaren 1etik uztailaren 2ra.
Eskatzaileak honako hau aurkeztu beharko du:
–Berariazko eskabidea.
–Nortasun agiriaren fotokopia.
–Ikastaroa antolatu duen entitateak sinatu agiria, non azalduko baitira ikastaro horren inguruko abarrak: datak, iraupena, maila, ordu kopurua eta prezio osoa.
–Ikastaroa antolatu duen entitateak sinatu agiria, non zehaztuko baita ikastaroan izandako asistentzia.
–Matrikularen ordainketaren egiaztagiria.
–Dirulaguntza jasotzeko banku-kontu zenbakia justifikatzen duen dokumentazioa.
–Bizikidetza Unitate osoaren azken urte fiskaleko Errenta Aitorpena.
–Agiri guztiak jatorrizkoak izanen dira edo Udalak egiaztatuak.

Bukaturik ez dauden ikastaroen kasuan, azaroko epealdian eskaera aurkeztu dutenek, bigarren epealdian -2021eko ekainaren 1etik uztailaren 2ra bitartean- eskaera sinple batekin honako hau aurkeztu beharko dute: egindako ikastaroen justifikazioa eta 2020 ekitaldiko Bizikidetza Unitatearen Errenta Aitormena.
3. Zenbatekoa.
Laguntzaren zenbatekoa bi faktore hauen arabera finkatuko da: errenta eta asistentzia maila ikastaroetan.
Arau orokor gisara, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko Berriobeitiko Udalak herritarrei zuzenduriko dirulaguntzak arautzen dituen udal ordenantzan ezarritako prozedurari jarraiki eginen da. Horren arabera, oinarri gisa hartuko da laguntza eskatzen den ikastaroari dagokion Bizikidetza Unitatearen azken Errenta Aitorpena.
Aurrekoari jarraiki, deialdiak Errentaren araberako bost tarte ezartzen ditu; horien araberakoa izanen da jasoko den beka, ikastaroen kostuaren ehunekoarekin loturik.
Deialdi honetako dirulaguntzak bateragarriak dira beste erakundeek emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada.

Berriobeitin, 2020ko urriaren 22an.–Alkate udalburua, Raúl Julio Bator Pérez.

Ohiko zalantzak argitzen

Errenta Aitorpenaz:
– Errenta Aitorpena bere osotasunean aurkeztu behar da (ez bakarrik lehenengo orrialdea).
– Etxean bizi diren pertsona heldu guztien Errenta Aitorpena aurkeztu behar da (hori baita Bizikidetza Unitatea).

Ikastetxearen ziurtagiriak:
– Ikastetxearen agiri ofiziala aurkeztu behar da. Iruñeko Hizkuntza Eskolaren kasuan, aukera dago agiri guztiak internetetik deskargatzeko, baina kasu horretan, ezinbestez, Hizkuntza Eskolan eskatu behar da agiri horiei zigilua jartzea.
– Ikastetxean egindako agirian ikastaroaren kostea agertzen bada ez da beharrezkoa ordainketaren inguruko agiri gehiago aurkeztea (banketxearen agiria).

Volver arriba