Euskara Zerbitzua: Baliabideak
euskera
EUSKARA BERRIOBEITI ZENDEAKO EGUNEROKO HIZKERAN
Liburuaren egileak, Zendeako auzokide hauek ditugu: Luis Miranda, Joseba Gil, Joxe Manuel Aleman eta Raul Urbeltz. Berriobeitiko Udalak liburuaren argitaratzailea da.
Sagrario Aleman euskaltzainak liburuaren aitzinsolasa idatzi du.
Aipaturiko Berriobeitiko herritar hauek lan etnografiko handia egin dute, gure herrietan eguneroko hizkeran dagoen ondare ez-materiala biltzen.
Horretarako, adin batetik gorako Zendeako gizon-emakume batzuei elkarrizketak egin dizkiete eta, beraien ahotik, egungo hizkeran euskal jatorria dituzten hitzak bildu dituzte. Hau da, egun gaztelanian gisa naturalean oraindik erabiltzen diren euskal jatorri duten hitzak, belaunaldiz belaunaldi aurrekoengandik jasotakoak, Zendeako herrietan euskara berezko hizkuntza zen garaietatik hona iritsi direnak.
Hiztegi baten moduan, liburu honek 350 hitz jaso ditu; horiek azterketa filologiko zorrotzpean jarri dira. Izan ere, hasierako zerrendan 500 hitz baino gehiago jaso ziren, baina horietako ugari baztertu dira, irizpide tekniko hertsiak erabiliz.
Iruñerrian eta Nafarroako beste zonaldetan aurretik ere horrelako lanak egin dira eta liburu honek zeregin hau osatzeko balioko du.
Liburua ikusteko sakatu hemen.