Antzerkia: La Reina del Arga
2022ko apirilak 9 | 19:00
Casa de Cultura María de Maeztu (Artica)
- Zenbatekoa: 5€ / 6€
Iruñeko karrika batek Remigia Echarren du izena. Iruindar hura oso ezaguna izan zen XIX.aren hasieran, eta jendeak Argako Erregina esaten zion. Estefanía de Paz Asinek funanbulista haren bizitza sinestezina kontatuko du agertokian, Remigia hil zenetik ehun urte joan diren honetan. Nondik sortu ote zitzaion altueretan zehar oinez ibiltzeko desio hura, noiz eta Iruñea hartan? Ikuskizunean hainbat arlo uztarturik ikusiko ditugu, hala nola narrazioa, interpretazioa, objektu-antzerkia, ilusionismoa, arte plastikoak, zirkua, eta musika nahiz soinua, muntaketa honetarako berariaz onduak. Hori guztia, emakume liluragarri hori hobeki ezagutzeko.