Euskara Zikloa: ‘Biziprest’ dokumentala
2021eko ekainak 2 | 19:00
Artigune I (Nuevo Artica)

Euskaraldiaren inguruko dokumentala
Noiz: ekainak 2 (asteazkena), 19:00
Non: Artigune I (Akitaniako Leonor 30, Artikaberri)
Sarrera: doan, baina edukiera mugatua, indarrean den araudiarekin bat. Bertan antolatuko da sarrera.
Euskara Ziklo barruan Berriobeitiko Udalak antolaturiko jarduera.
‘Biziprest gehiago gara’ dokumentala Iñaki Alforjak zuzendu du, Euskaltzaleen Topaguneak ekoiztu, eta Nafarroako Gobernuak babestu.
Adin eta motibazio ezberdinak dituzten pertsonak dira protagonista, Iñaki Castillo, Miriam Balmaseda, Yasmine Khrish Maansri eta Iñigo Martinez.
Haien esperientzien bitartez, 2020ko Euskaraldiak nafarrengan izandako eragina ezagutaraziko du dokumentalak; eta baita nafarrek nola bizi duten euskara eta Nafarroaren aniztasuna ere.