‘Euskaraz jolasean’ tailerra

2017ko azaroak 9 | 17:15

Centro Cívico María Domínguez de Nuevo Artika

‘Familia + Euskara’ ziklo barruan, tailer hau antolatu du Berriobeitiko Euskara Zerbitzuak.

0 urtetik 6 urte bitarteko haurrei eta hauen gurasoei zuzendutako jolasen ikastaroa (gaztelaniaz eta euskaraz).

Gure haurrekin euskaraz jolasteko laguntza eskainiko dugu, baliabide desberdinak erabiliz: euskal kantak, jolasak…

Aurreko urtetan mota honetako beste ikastaro batzuk egin dira, baina aurten kanta eta jolas berriak ere jorratuko dira.

Tailerraren lehenengo zatian, haurrak Haurtzaindegi Zerbitzuan egonen dira, gurasoek jolas eta kantak ikasten dituzten bitartean. Ondoren, haurrak gurasoekin elkartuko dira, guztiok batera jolas egiteko.

Plaza kopurua mugaturik. Ezinbestekoa aurretik izena ematea. Horretarako 948 012 012 telefonora deitu, azaroaren 3-8 bitartean.

Kopurua gainditzen bada, lehentasun izanen dute Zendean erroldatutakoak.

Azaroaren 9an goizean inskripzioa baieztatuko zaie, SMS baten bidez .

Autor: Dindaia Fundazioa
Volver arriba