Kontzertua: Txistua eta Mitologia

2022ko martxoak 18 | 18:30

Casa de Cultura María de Maeztu (Artica)

Foto evento

Kontzertuan, txistuak euskal mitologiako pertsonaien eta istorioen artean tartekatuko dira eta entzuleendako printza ezagunak joko dituzte, betiere pianoak, baxuak, gitarrak eta perkusioak lagundurik: besteak beste, Benito Lertxundiren doinu klasikoak edota Ken Zazpi-ren gai arrakastatsuak. Bakarne Atxukarro kazetari eta idazleak idatzi du gidoia eta, halaber, istorio horietako batzuk aletuko ditu era entretenigarri eta dibertigarrian. Ikuskizunean bi arlo joanen dira eskutik helduta, mitologia eta txistu-musika, haien bidez gure kulturan sakontzeko. Zatoz eta ikasi zureak ere badirela!

Volver arriba