Topaketa: dantza taldeak, Artikako erraldoiak eta Akiakule taldea

2019ko maiatzak 24 | 18:00

Plaza de Nuevo Artica

Foto evento

Euskararen Jaiaren hastapen moduan, ekitaldi berezi bat antolatu da aurten Artikaberri auzoan.

18:00etan, dantzarien topaketa bat egonen da, Artikako erraldoiekin lagundua. Lau dantza-talde arituko dira auzoko kaleetatik eta, bukaeran, dantzariak eta erraldoiek Artikaberriko plazan dantza eginen dute.

19:30etan Akiakule musika taldearekin, dantzaldia egonen da Artikaberriko plazan. Hain zuzen ere, Akiakule taldeak plaza animazioa egiten du, publikoa dantzan jartzeko helburuarekin.

 

Volver arriba