Lurraldeko kontribuzio-zergaren kuotaren hobariei buruzko azalpen-oharra
Destacados en portada
Udalerriko bizilagunen zenbait idazki jaso dira honelakoa adierazten: 22/2020 Foru Legeak Toki Ogasunei buruzko Foru Legea aldatu ondoren, toki entitateei aukera ematen zaiela lurralde kontribuzioaren gaineko zergaren kuotaren % 90erainoko hobariak eman ahal izateko, familia ugarien, guraso bakarreko familien edo guraso bakarreko familien etxebizitzei dagokienez. Horren arabera Berriobeitiko Udalak dagokion ordenantzan aplika dezala eskatzen dute.
Herritar guztiei ondorengo hau jakinarazten diegu. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 140. artikuluaren idazketa berriak aukera hori ahalbidetzen duela egia bada ere, udalerriko Balorazio Ponentzia onartu zenetik edo azken berrikuspenetik gehienez ere bost urteko epea igaro ez delako baldintzatuta dagoela. Berriobeitiren kasuan, azken Balorazio Ponentzia 2013koa da, eta, beraz, ezin da hobaria aplikatu.
Nolanahi ere, une honetan Ponentzia eguneratzen ari da, eta, onartzen denean, Udalbatzak hala erabakitzen badu, dagokion ordenantza fiskalean proposatutako hobaria jaso ahal izanen da.